Azkoitia Lagunkoiak 591 inkesta jaso ditu

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 22a, 22:02

Guztira 591 lagunek erantzun diote Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkestari. Inkestan parte hartu dutenen artean Herrixen Merkatari Elkarteko establezimenduetan xahutzeko 350 euroko bonoa zozketatu du udalak, eta 0723 da zenbaki saritua.

 

Ekimenaren helburua da Azkoitia gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizitzan ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.

Azkoitia Lagunkoiak orain datuak aztertu eta ondorioak aterako ditu. Emaitzak aztertu eta uda ostean aurkeztuko ditu azterturiko zortzi arloetan antzemandako gabeziak edo indarguneak. Irisgarritasunaz, komunikazioaz, aisiaz, etxebizitzaz eta beste hainbat gaitaz galdetu zaie herritarrei.

Zozketako zenbaki sariduna da:0723

Inkestan parte hartu dutenen artean Herrixen Merkatari Elkarteko establezimenduetan xahutzeko 350 euroko bonoa zozketatu da. Azkoitia Lagunkoiaren talde eragileak atzo egin zuen hileroko bilera eta bertan egin zen zozketa. Zenbaki sariduna 0723 da.

Sariduna jar dadila harremanetan Udaleko Arreta Zerbitzuarekin 943 08 00 80 telefonora deituta edo idaz@azkoitia.eus-era idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide