Su hartu du ikatza gordeta zegoen biltegi batek Elosuan

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 16a, 11:50
Gauez txondorraren zaintza-lanetan jardun behar izan dute. (Argazkia: IƱigo Zubeldia)

Elosua auzoko biltegi batek su hartu du bart. Auzotarrek txondor batetik atera duten ikatza zuten bertan gordea, eta biltegia guztiz erre da.

 

Auzotarrek Maxixatzeni adierazitakoaren arabera, «1.000 kilo inguru ikatz salbatu» ahal izan dituzte. 10.000 kilo egur inguru txondortu zituzten, eta bi edo hiru ikatz tona inguru batzea espero zuten auzokideek. Bart gaueko ezbeharraren ondorioz, mila kilo inguru baino ezin izan dituzte salbatu.

Duela gutxi, Maxixatzen Elosuko auzotarrekin izan da, auzoan egindako txondorraren prozesua gertutik ezagutzeko. Erreportaje moduan jaso dugu Elosuan ikusitakoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide