Andramaixetako Film Laburren VII. Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du Udalak

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 15a, 09:48

Abian da Andramaixetako Film Laburren VII. Lehiaketa. Gaur zabaldu da izen-ematea eta parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 30era arteko epea dute inskribatzeko. Halaber, lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da.

 

Udalak argitaratu ditu jada lehiaketaren oinarriak. Aurten proposaturiko gaia honako hau da: 'Parodiak'. Bi sari emango dira: irabazleak 250 euro eta oroigarria jasoko ditu; ikusleen saria bereganatzen duenak, berriz, 150 euro eta oroigarria.

Lanek 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute, eta formatu digitalean entregatu beharko dira.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide