maxixatzen.eus

'Kejie ta desditxie' ataleko herritar baten kexa: 'Xabier Munibe Ikastolaren eraikin berria'

  Iritzia  Azkoitia

Aurreko batean, orain arte sekula gertatu ez zaidan zerbait gertatu zitzaidan. Xabier Munibe Ikastolak egin duen eraikin berriarekin dago lotuta, eraikin publiko batekin alegia. Kontua da lagun batzuek erabaki genuela baloia hartu eta hango atarira joatea jolastera.

Ez ziren eskola orduak, ezta Iraurgiren eta tenis klubaren entrenamendu orduak ere (hala izan balira, ulergarria izango zen gertatutakoa), eta han hasi ginen jolasten. Beste gizon bat ere bazebilen, eta guk lasai ederrean jarraitu genuen hantxe. Halako batean, ordea, hango garbitzaileak etorri zitzaizkigun, esanez ezin ginela han ibili, tokia tenisekoentzat eta saskibaloikoentzat zela eta gurekin batera zegoen gizona bertako irakaslea zela. Guk, beraz, isil-isilik trasteak hartu, eta martxa. *Publiko: herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena (Euskaltzaindia). Edo oker nabil?

 

                                                                                                                                                                A.A.A.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa