Alex Arrieta eta Aitor Beneitez, Zarauzko triatloia bukatu duten azkoitiarrak

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 13a, 14:34
Azkoitri Triatloi taldeko kideetako batzuk.

Larunbatean jokatu zen Zarauzko triatloi ospetsua, eta Azkoitri triatloi taldeko hamar kidek bukatu zuten proba. Horietatik bi dira azkoitiarrak, Alex Arrieta eta Aitor Beneitez. Ruben Almendro herrikideak, berriz, ez zuen proba bukatzea lortu. Guztira 600 kirolarik hartu zuten parte proban, eta 470 kidek lortu zuten helmugara iristea.

 

Alex Arrieta izan zen helmugara iristen lehen azkoitiarra, eta sailkapen orokorrari begiratuta, Arrieta 82.a izan zen; Beneitezek, berriz, 236. postuan bukatu zuen.

Hona hemen Azkoitri triatloi taldeko kideen denborak eta sailkapenak:

 

      Sailkapena                                Denbora           Izena                                     Abizenak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide