Igor Zubeldia, etorkizun handiko 132 jokalariren artean

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 13a, 13:45
Igor Zubeldia Leganesen aurkako partidan. (Argazkia: realsociedad.com)

Futbol Draft-ek —Espainiako futbol harrobia sustatzen eta bultzatzen duen elkartea— etorkizun handiko 132 jokalariren artean sartu du Igor Zubeldia Realeko futbol jokalari azkoitiarra.

 

Futbol Draft-eko batzorde teknikoak atzo jakinarazi zuen Las Rozasen (Madril) 132 futbol jokalariz osatutako zerrenda, eta Zubeldia erdiko eskuin erdilarien artean aurkitzen da.

2017an zehar beste hiru batzorde tekniko egingo ditu Futbol Draft-ek, eta urte amaieran urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoa egingo dituzte mutilen mailan, eta urrezko hamaikakoa nesken mailan.

2016ko maiatzean egin zuen debuta Zubeldiak Mestallan (Valentzia), eta harrezkero behin baino gehiagotan hartu du parte Realarekin lehen mailan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide