Sare sozialen bidez adin txikiko batzuk jaso dituzten mezu iraingarriak eta mehatxuak salatu ditu Udalak

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 12a, 14:19

Adin txikiko neska batzuk sare sozialen bidez jasotako mezu iraingarriak eta mehatxuak salatu nahi ditu Udalak, "onartezina delako anonimotasunak ematen duen babespean horrelako erasoak gertatzea", adierazi dute udaletik.

 

Halaber, Udalak elkartasuna helarazi nahi izan die adin txikiko emakumeei eta haien familiei, eta laguntzeko prestutasun osoa agertu du, eskuragarri dituzten udal baliabideak eskainiz. Sare sozialen bidez hitzezko erasoak edo mehatxuak jasanez gero, salaketa jartzera animatzen nahi ditu Udalak eta udal zerbitzuetara jotzea laguntza eske.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide