Azkoitiak agur esan dio Herriarteko txapelketari

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 10a, 01:32

Bat eta bi galdu zuten atzo pilotari azkoitiarrek Gurea pilotalekuan jokatutako final laurdenetako itzulerako partidetan. Kadete mailan nagusitu zen Azkoitia.

Azkoitiak eta Urangak osatutako bikoteak eman diote Azkoitiari final laurdenetako garaipen bakarra. 22-9 irabazi zuten azpeitiarren aurka. Jubeniletan, baina, azpeitiarrak nagusi. Cuevasek eta Azkoitiak osatutako bikoteak 8 eta 22 galdu zuen. Senior mailako neurketa, azkenik, amaierara arte izan zen estua. Juaristi-Juaristi bikoteak 21-22 galdu zuten azpeitiarren aurka. Orokorrean, Azpeitiak bost, Azkoitiak bat. Azkoitiarrak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketatik kanporatuak izan dira. Azpeitia sailkatu da finalerdietara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide