Ekainaren 16ra bitartean aurrematrikulatu daiteke Urola Lanbide Eskolan

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 8a, 16:00

Urola Lanbide Eskolan aurrematrikulazio epea irekita dago, ekainaren 16ra bitartean. Hilaren 5ean ireki zen, eta datorren asteko ostiralera bitartean egongo da zabalik.

 

Asteartean egindako aurkezpenean Eduardo Sudupek adierazi bezala, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak egiteko aukera eskainiko ditu Urola Lanbide Eskolak aurten. Ondorengo ziklo hauek eskaintzen ditu:

Erdi Mailako Heziketa Zikloak:

- Arotzeria eta altzarigintza

- Instalazioa eta altzari hornikuntza

- Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta

- Mekanizazioa

Goi Mailako Heziketa Zikloak:

- Administrazioa eta finantzak

- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide