Aizkibel Liburutegiko altzariak berritu ditu Udalak

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 7a, 11:40

Aizkibel Liburutegian altzari berriak jarri ditu Udalak, gunea erabiltzaileentzat «erosoago eta atseginago» bihurtzeko asmoz.

 

Hirugarren solairuko altzari guztiak aldatu dituzte, lehengo aulkiak eta mahaiak «nahikoa kaltetuak» zeudelako denboraren poderioz emandako erabilerarengatik. Bigarren solairuan, berriz, aulkiak aldatu dituzte. Aurretik, hormetako pitzadurak konpondu eta pintaketa lanak egin zituen Udalak liburutegian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide