Azkoitian jokatutako bi duatloiak, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 3a, 19:22

Azkoitiko IV. Duatloi Herrikoia eta Azkoitiko XVIII. Duatloia jokatu dira gaur arratsaldean, eta euripean giro ederra sortu da herriko kaleetan.

Proba herrikoia izan da lehena, eta Josu Garate azkoitiarra (00:25:38) eta Yulia Fernandez bilbotarra (00:30:39) nagusitu dira. Mutiletan, Mikel Zuazolazigorraga azkoitiarra sailkatu da bigarren, eta Eneko Portu usurbildarra hirugarren. Nesketan, aldiz, Olatz Gabilondo eta Lierni Altuna azkoitiarrak izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

Azkoitiko XVIII. Duatloian, aldiz, Xabier Tijero (00:53:55) eta Natalia Gomez (01:02:17) izan dira irabazleak. Mutiletan, Paul Bereziartua eta Ibai Alba sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan. Nesketan, azkenik, Miren Josune Bikuñak eta Inmaculada Ruizek osatu dute podioa. Iñaki Loinazek bosgarren postuan amaitu du proba, eta bera izan da lehen azkoitiarra, Azkoitri Triatloi Klubeko Mikel Garateren, Jokin Suduperen eta Aritz Urangaren aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide