Summer Fun udalekuetan izena emateko epea irekita

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 29a, 17:10

Summer Fun udalekuan, ingelesa eta kirola uztartzen diren udalekua, izena emateko epea ireki dute. Hirugarren urtez egingo dituzte udalekuak, Sasoiko Ongizateak eta Aizterri Hizkuntza Zerbitzuak antolatuta.

 

Aurten ere bi hamabostalditan banatuko dute udalekua: lehen txanda, ekainaren 26tik uztailaren 7ra izango da, eta bigarren txanda uztailaren 10etik 21era.

Antolatzakuntzak adierazi duenez, helburua haurrek ingelesa ikasiz kirol alternatibo desberdinak ezagutzea eta praktikan jartzea da. Horretarako, izen ematea jadanik irekita dago, ekainaren 10era bitartean. Izena Yoko Kirol dendan edota summerfun.uda@gmail.com helbidean egin daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide