Iñaki Loinazek birritan errepikatu du podiuma asteburuan

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 29a, 12:04

Sprint distantziako triatloietan, Iñaki Loinazek (Azkoitia, 1991) bi postu lortu ditu podiumean asteburuan. Mutrikun eta Gorlizen lortu ditu bi postu horiek Loinazek.

 

Zapatuan, Mutrikun hirugarren amaitu zuen proba, eta atzo, igandea, bigarren postua eskuratu zuen 26 urteko ANB Orbea Orca taldeko triatletak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide