Iker Murua Sestao Riverren arituko da datorren denboraldian

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 29a, 11:38

Iker Murua (Azkoitia, 1990) futbol jokalari azkoitiarra Sestao River talde bizkaitarrak fitxatu du datorren denboraldirako.

 

Anaitasunan eta Azpeitiko Lagun Onaken jokatutakoa da, besteak beste. Azken hiru denboraldiak Azpeitian eman ditu atzelariak, eta Espainiako Bigarren B mailatik Hirugarren mailara jaitsi den taldera egin du jauzia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide