Kolore gorriz jantzi dute Azkoitia

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 27a, 21:37

Balda Plazatik abiatu dira Anaitasunako Ohorezko mailako taldekideak, eta, ohitura den bezala, Barriketan zapia jarri ondoren, udaletxera joan dira Herriko Musika Bandak lagunduta. Ehunka herritar irten dira kalera, soinean kamiseta gorria jantzita, igoera ospatzera eta taldea zoriontzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide