Azkoitia Herriarteko txapelketako final laurdenetara sailkatu da

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 27a, 00:38

Joaneko partidetan bezala, Gurean jokatu diren itzulerako partidetan ere kadete eta jubenil mailan nagusitu dira pilotari azkoitiarrak Asteasuren aurka.

 

Azkoitia-Uranga bikoteak osatu zuten kadete mailako bikotea, eta joanekoan bezala 22-3 gailendu zitzaizkien asteasuarrei. Jubenil mailan 22-8 irabazi zuen Cuevas-Azkoitia bikoteak. Senior mailan, azkenik, 9-22 galdu zuten Unanuek eta Zendoiak. Orokorrean Azkoitia 4-2 nagusitu da Asteasuren aurrean.

Datorren asteburuan final laurdenetan sartuko da Herriarteko txapelketa. Azkoitiarrek Azpeitia-Tolosa kanporaketan aurrera egiten duen herria izango dute arerio. Joaneko partidetan azpeitiarrek 3-0 irabazi zuten tolosarren aurka, eta litekeena da datorren asteburuan Azpeitia eta Azkoitia elkarren aurka aritzea. Joaneko partidak Azpeitian, Frontoi Txikin jokatuko dira.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide