Kimika eta lehen sorospen ikastaroak antolatu ditu Floreagako guraso elkarteak

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 26a, 15:53

Floreagako guraso elkarteak bi tailer antolatu ditu herriko haurrentzat eta gurasoentzat. Alde batetik, lehen sorospenei buruzko tailerra izango da LH3 eta LH4 mailetako haurrei eta helduei zuzenduta; bestetik, kimikan sakonduko dute, kimikalari baten gidaritzapean. Azken ikastaro hori LH5, LH6 eta DBH 1eko haurrei eta helduei bideratuta dago.

 

Bi ikastaroak ekainaren 3an izango dira Elkargunean, 10:30etik aurrera. Tailerretan parte hartzeko aurrez izena eman behar da Floreaga ikastetxeko idazkaritzan edo telefono zenbaki honetara deituta: 943853043. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko azken eguna maiatzak 30 da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide