Herriarteko txapelketaren itzulerako partidak jokatuko dira gaur, Gurean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 26a, 10:49

Asteasun kadete eta jubenil mailan garaipen sendoak lortu zituzten joan den ostiralean pilotari azkoitiarrek, eta abantailarekin hasiko dituzte itzulerako partidak, gaur, gaueko 22:00etan, Gurea pilotalekuan.

 

Asteasuko pilota partidetan, kadete mailan, Azkoitia-Uranga bikoteak 22-3 irabazi zuen neurketa. Jubenil mailan, Oteiza-Azkoitia bikoteak Azkoitiari bigarren garaipena eman zion 22-14 irabazi ondoren. Senior mailan hirugarren garaipena lortzear izan zen Juaristi-Juaristi bikotea, baina 22-20 galdu zuten.

Asteasu kaleratzea lortzen badute, final laurdenetara egingo dute jauzi azkoitiarrek. Azpeitia-Tolosa kanporaketan aurrera egiten duen herria izango dute hurrengo arerioa azkoitiarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide