[PUBLIZITATEA] 0-3 urteko haurrentzat antzerkia ingelesez doan Kids&Us-en eskutik

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 29a, 18:30

Jakinekoa da zenbat eta txikiago izan, orduan eta gaitasun handiagoa dutela haurrek hizkuntzak modu naturalean ikasteko. Horregatik, Floreaga ikastetxeak Azkoitiko haurrak etorkizunerako prestatzeko erronkan aurrerapauso bat eman nahi du: haurrak ingelesa ikastea antzerkiaren bitartez testuinguru natural batean!

 

Kids&Us Azpeitiaren eskutik, ingelesezko antzerkiaz gozatzeko aukera izango du, maiatzaren 31n, Floreaga ikastetxeko HH2 gelara bertaratzen den azkoitiar orok. Emanaldia 2014, 2015 eta 2016an jaiotako haurrentzat eta beraien gurasoentzat zuzenduta dago. Egun horretan bi saio izango dira: 16:30ean eta 17:15ean.

Sarrera doan eta herriko haur guztiei irekia izango da. Lekua mugatua denez, lekua gordetzeko, aurrez email bat bidali behar da floreaga@floreaga.eus helbidera edo 943853043 telefonora deitu datu hauek zehaztuaz: umearen izen-abizenak, jaiotze-data eta zer ordutan nahiago duzuen adierazi.

Ekitaldian Where do you live? deituriko ipuina antzeztuko dute ingelesez: Mousy landako sagua da eta Linda hirian bizi den sagutxoa. Zer gertatuko da Mousy Linda hirira ikustera joaten denean? Eta Lindak egun bat igarotzen duenean Mousy-ren etxaldean? Zatoz deskubritzera!

Ingelesezko abestien eta ipuinen bidez haurrak eta gurasoak une dibertigarri batean murgilduko dira.

Ez ezazu gal seme-alabak modu intelektualean eta sormenean oinarritutako jarduera aberasgarri batera eramateko aukera bikain hori. Familiarteko jarduera batean parte hartu ahal izango duzue eta gurasoek ere ingelesez gozatzeko aukera izango duzue.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide