Ia %25eko jarraipena izan zuen atzoko greba deialdiak

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 24a, 11:55

%24,6ko jarraipena izan zuen atzoko greba deialdiak Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolan eta Urola Institutuan.

 

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan egin zen hirugarren greba deialdia izan zen atzokoa. Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako eta Urola Institutuko irakasle eta langileek bat egin dute ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deitu zuten deialdiarekin. "Murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzeko", deitu zuten greba sindikatuek.

Lau esparrutan deitu zuten protesta: Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Heziketa Berezian eta sukaldariak eta garbitzaileak. Xabier Munibe Ikastolan ia %40ko jarraipena izan zuen greba deialdiak, 118tik 47k egin zuten greba. Urola Institutuan, berriz, %7,6koa. 105 langiletik 8k egin zuten greba.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide