Jauregi baserrira bisita gidatua antolatu du Urola Gustagarrik

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 24a, 10:58

Iraurgi Berritzenek eta Urkomek, Urola gustagarri egitasmoaren sustatzaileek, Azkoitiko Jauregi baserrira bisita gidatua antolatu dute zapatu honetako. Jauregi baserriaz gain, Azkoitiko lau tabernek eta jatetxe batek ere ekimenean parte hartuko dute. Hala nola: Ttakun, Orbela, Latz, Zurt eta Abaraxka-Mikel Uria batuko dira.

 

Maiatzak 19tik ekainak 11 bitartean, Udaberriko zaporeak egitasmoa abian izango da Urola Gustagarriren baitan.

Maiatzaren 27an Azkoitiko Jauregi baserrira bisita gidatua egingo dute. Bisita horren helburua Jauregiko ugazabek Lumagorri baserriko oilaskoak hazten egiten duten lana balorean jartzea da, eta bide batez bisitariei baserriko lana eta oilasko horiek hazteko modua, ingurunea eta abar erakustea da.

Bisitari buruzko datuak:

  • Eguna: 2017ko maiatzak 27, larunbata.
  • Ordua: 11:00.
  • Biltzeko lekua: Loiolako Turismo Bulegoan, Loiolako Santutegi aurrean. Handik Jauregi baserriko arduradun batekin joango dira baserrira.
  • Izen ematea: Maiatzak 26, 17:00ak baino lehen hiru aukera hauetako bat baliatuz:
  1. Loiolako Turismo Bulegoan bertan.
  2. 943 151 878 telefonoan.
  3. i-loiola@urolaturismo.eus helbide elektronikora idatzita.

Jauregi baserriaz gain, Ttakun, Orbela, Latz eta Zurt tabernak eta Abaraxka-Mikel Uria Jatetxeak ere parte hartzen dute Udaberriko Zaporeak edizioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide