Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia azkarrenak Azkoitiko rallysprintean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 21a, 16:11
Irabazleak Plaza Berriko podiumean (Argazkia: Errebueltie Motor Kluba)

Azkoitiko IX. Rallysprinta jokatu zuten atzo Azkaraten, eta Enrique Barrenetxea-Arandoren eta Anartz Onandiaren autoak 15:20 denbora eginda, lehen postua eskuratu zuten.

 

Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak bederatzi segundo gehiago behar izan zituzten bigarren postuan amaitzeko (15:29), eta hirugarren postuan Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza (15:50) bikote errezildarra sailkatu ziren Azkaraten jokatutako lasterketan.

Laugarren eta bosgarren postuak auto gidari azpeitiarrentzat izan ziren. Ibon Otaegi eta Arantzazu Araneta izan ziren laugarrenak (15:53), eta Iñaki Aiertza eta Joseba Bikendi bosgarrenak (15:55). Lehen bikote azkoitiarra Iraitz Olariagak eta Oihane Urangak osatutakoa izan zen. 16:04ko denbora egin zuten zazpigarren postuan sailkatzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide