Azkoitiak aurre hartu du Herriarteko txapelketan

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 20a, 08:58

Pilotari azkoitiarrek abantailarekin jokatuko dituzte datorren ostiralean final zortzirenetako itzulerako pilota partidak. Kadete eta Jubenil mailan lortutako garaipenei esker, bat eta bi aurreratu da Azkoitia.

 

Kadete mailako Azkoitia-Uranga bikoteak 22-3 irabazi zuten neurketa. Jubenil mailan, Oteiza-Azkoitia bikoteak Azkoitiari bigarren garaipena eman zion 22-14 irabazi ondoren. Senior mailan hirugarren garaipena lortzear izan zen Juaristi-Juaristi bikotea, baina 22-20 galdu zuten.

Joaneko partidak irabazita, datorren ostiralean jokatuko dira itzulerako pilota partidak Gurea pilotalekuan. Final laurdenetara jauzi eginez gero, ziurrenik Azpeitia izango dute aurkari azkoitiarrek, Tolosari hiru eta huts irabazi baitzieten azpeitiarrek joaneko partidetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide