Ekainera bitartean ekintzak antolatu ditu Bizilorek

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 19a, 11:04

Bizilore Eskola Aktiboak bi formazio saio antolatu ditu datozen asteetarako. Hartzaroko laguntza emozionalen ingurukoa izango da bat, eta sexu hezkuntza kontzienteari buruzkoa bestea.

 

Maiatzaren 27an izango da lehen formakuntza saioa. Isabel Fuster psikologoaren eskutik, haurtzaroko laguntza emozionalaren gaia landuko dute. Helduek haurren beharrak eta emozioak ezagutaraztea da saioaren helburua. Saioak goizean 09:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara izango dira. 80 euro ordaindu beharko dira saioetan parte hartzeko. Izena emateko data amaitu den arren, oraindik plaza gutxi batzuk daudela adierazi dute Biziloreko ordezkariek.

 

 

Ekainaren 3an, berriz, Larraitz Arando sexologoaren eskutik, Sexu Hezkuntza kontzientea formakuntza saioa izango da Biziloren. 09:00etatik 13:30etara izango da Bizilorek antolatu duen bigarren saioa. Izena eman nahi dutenek maiatzaren 26ra arte dute aukera. 30 euro ordaindu beharko dira formazio saioan parte hartzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide