Lizarralde aita-alabak, musika pasio

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 19a, 12:03
Ruben Lizarralde eta Ane Lizarralde. Argazkia: Urola Kostako Hitza - Ainitze Agirrezabala.

Musika dute bizibide Ruben eta Ane Lizarralde aita-alabek. Gitarra, biolina, ukelelea eta kantua uztartuta, oholtza partekatuz kontzertuak eskaintzen hasi dira bi azkoitiarrak.

 

Musikari dioten maitasuna tinta beltzez dute zizelkatuta azalean. Ezkerreko eskumuturrean bi kortxea dituzte tatuatuta; lehena bigarrena baino beheraxeago dago, eta azken horrek azpian azentu bat du, ezkutuko mezu batekin: “Bizitzan behean gauden uneak beti daude, baina goian gauden horiei eman behar diegu garrantzia”, azaldu du irudiaren esanahiaz Ane Lizarraldek (Azkoitia, 2001). Berak diseinatu zuen irudia, eta etxeko hirurek tatuatu zuten: amak, aitak eta berak.

Musika dute pasio Ruben Lizarralde (Azkoitia, 1970) eta Sara Alberdi (Azkoitia, 1967) senar-emazteek, eta maitasun hori transmititu diote Ane alabari ere. “Ane amaren sabelean zela, Joe Jacksonen kontzertu batera joan ginen”, esan du Lizarraldek. Musika maitatzen, beraz, mundura sortzerako irakatsi diote gurasoek alabari. Ane hitz egiten baino lehen biolina jotzen hasi zela esatea ere ez da puztea. Alberdiren esanetan, TVE 2 telebista katean eskaintzen zuten musika heziketan oinarritutako El Conciertazo saioarekin sartu zitzaion alabari biolina jotzen ikasteko “harra”. Hala, lau urterekin, Azkoitiko musika eskolan hasi zen, pentagramen ordez koloreak oinarri dituen Suzuki metodoaren bidez biolina jotzen.

 

Urola Kostako Hitzan argitaratutako erreportajea. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide