Giro onean ospatu dute 'Gu ere bertsotan' egitasmoa

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 18a, 19:00

Gaur arratsaldean Gu ere bertsotan ikasturte bukaerako bertso jaialdia izan da Baztartxon. Guztira, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko 172 gazte aritu dira bertsotan, eta gogotsu erakutsi dute urtean zehar Jokin Uranga bertsolariak irakatsitakoa.

 

Zehazki, Floreaga ikastetxeko LH 5. eta 6. mailako eta Xabier Munibe ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek parte hartu dute. Landu dituzten gaiak, besteak beste, hauek izan dira: klima aldaketaren ondorioak, udalean eskean, Azkoitia argazkitan edota 100 egunetan Lurrari bira.

Erlazionatuak

'Gu ere bertsotan', iruditan

Maxixatzen.eus 2017 mai 18 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide