'Jasangarriagoa eta merkeagoa da zurezko etxea'

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 17a, 17:35
Argazkian, Garikoitz Cuadrado irakaslea eta Xabier Arenaza Habic Clustereko arduraduna.

Azkoitiko Urola Lanbide eskolan zurezko etxea egiten ari dira, eta proiektuaren inguruan hitz egin dute gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria'-n, Garikoitz Cuadrado irakasleak eta Xabier Arenaza Habic Clustereko arduradunak.

 

Urola lanbide eskolako irakasle Garikoitz Cuadradok adierazi digunez,  "ideia orain lau urte sortu zen, hasi ginenean eraikuntzara espezializatzen. Cluster-arekin elkarlanean hasi eta horrela sortu da. 60 m2ko etxe bat izango da". Xabier Arenaza Cluster Habiceko arduradunaren arabera,  "formakuntza eskolak eta industria oso lotuta doaz. Diseinatu eta sortu ideiaren pean, ikusi genuen interesgarria zubi hori garatzea”.

Argi dute biek ere egurra "jasangarriagoa dela hormigoia baino eta industrializatu daitekeenez merkeagoa ere izan liteke". Proiektuaren inguruko xehetasunak 'Faktoria'-n egindako elkarrizketan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide