'Euskal Kultura Ondarea' saria irabazi du Floreagako ikasle talde batek

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 15a, 15:48
Argazkian, lehiaketako irabazleak: Aitor Ayerdi, Jone LarraƱaga, Julene Iturbe, Maite Urresti, Maria Santizo eta Unai Beristain.

Floreaga ikastetxeko DBH 4. mailako ikasle talde bat "Euskal Kultura Ondarea"-ren hiru talde irabazleetako bat izan da.

 

Lehiaketako baldintzek eskatu bezala, bi bideo prestatu dituzte. Batean euskal ondareari buruz aritu behar zuten, eta ikasle azkoitiarrak euskalkiei buruz duten ikuspuntua azaldu dute. Bestean, berriz, prestaketa lana erakutsi dute. Hemen bideoak:

 

 

Guztira 152 bideo aurkeztu dira. Ekimenaren xedea euskal kultura ondarea hedatzea da, eta horretarako DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleek egindako hiru bideo saritu dituzte.

Hiru bideo hoberenak egin dituzten taldeetako kideek –eta baita haien tutoreek ere– saria jasoko dute: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako Irlandarako bidaia kulturala (7 egunekoa, ekainaren 28a eta uztailaren 5a bitartekoa). Paddy Woodworth kazetari eta idazle ospetsua izango dute gidari, eta Irlandako toki esanguratsuak ezagutzeko eta bertako kulturara hurbiltzeko aukera izango dute. Saridunen ikastetxeak, berriz, oroigarri bat jasoko du.

Epaimahaikideak:

  • Paco Etxeberria Gabilondo, Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea.
  • Lucia Torrealday Berrueco, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
  • Agustin Azkarate Garai-Olaun, UPV/EHUko Arkeologian katedraduna.
  • Maite Iturbe Mendialdua, EiTBko zuzendari nagusia.
  • Amaia Goikoetxea Marques, Kultura Ondarearen teknikaria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide