Bertso saiorako sarrerak Hizki papertegian salgai

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 12a, 10:15

Maxixatzen Euskara Elkarteak eta Erniarraitzek elkarlanean antolatutako bertso saioa datorren ostiralean, hilaren 19an, 22:00etan hasiko da.

 

Silvia Etxaniz gai jartzailearen aginduetara, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, eta Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre azkoitiarrak arituko dira bertsotan Floreagako On Bosco aretoan. Dagoeneko sarrerak salgai daude Hizki papertegian. Maxixatzeneko bazkideentzako sarrera 3 eurokoa izango da, eta gainontzekoek 6 euro ordaindu beharko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide