2017/06/09 19:00 - 21:00

Jardunaldia

Euskal sinismen zaharren jardunaldiak

Euskal sinismen zaharren jardunaldiak
Elkargunea, Azkoitia

Juan Antonio Urbeltzen hitzaldia. "Gipuzkoa, mairu-lur"

Mairu hitzak, gurean eta beste kultura batzuetan, ezbairik gabeko jatorri historikoa badu ere, bere esanahiaren muinean Mendebaldeko kulturaren metafora harrigarrienetako bat ezkutatzen du. Konturatu ala ez, mairua gure Euskal Herriko adierazpen epiko eta historiko handienetan dago. Ihiz estalitako uhar eta estuario arriskutsuz osaturiko ekosistema izan zen Gipuzkoa, eta paraje horiek menderatuta zeuzkan errege mairua garaitu ondoren sortua. Bizi izandako drama horren adierazpen gisa, errege mairua nahiz paisaia hura Gipuzkoako armarrian errotuta geratu ziren.

Bi idazle desberdin, bi hizkuntza desberdin, bi liburu desberdin; baina biak batera, biak elkarrekin aterako dira, bi liburuak proiektu bat berean sortuak baitira, biak elkarren osagarri.

Bi liburukik osatzen dute Gipuzkoa Marilur, Gipuzkoa mairu-lur (Gipuzkoa: tierra de Mari, tierra de “moros”) izeneko lana. Gipuzkoa Mari-lur, tierra de Mari liburukia Joxe Ramon Zubimendik idatzi du, euskaraz. Gipuzkoa mairu-lur, tierra de “moros” liburukia Juan Antonio Urbeltzek idatzi du, gazteleraz.

Bi liburuki oso desberdinak izan arren, lotura estua dute elkarrekin. Izan ere, Gipuzkoaren sorrera eta bilakaera azaltzen dute, ahalegina, bakoitzak bere aldetik, bakoitzak bere hizkuntzan, gure mitologian, sinbologian, hizkuntzan, historian eta kulturan oinarrituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide