'Un italiano en Noruega' filma asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 10a, 09:35

Gennaro Nunziante zuzendariak gidatutako filma bost aldiz eskainiko dute asteburuan.

 

Ostiralean, 22:00etan izango da emanaldia, eta zapatuan ere ordu berean emango dute. Igandean, aldiz, birritan eskainiko dute filma. 17:15ean eta 19:30ean emango dute Un italiano en Noruega filma. Astelehena ikuslearen eguna izango da, eta 20:00etatik aurrera egongo da ikusgai Baztartxo antzokian.

Asteburuan emango duten filmak, administrazio probintzialeko funtzionario baten gorabeherak azaltzen ditu. 15 urte daramatza lanean errutinazko bizitza eroso batean, ehizako eta arrantzako lizentziak egiten.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide