Giro bikaina Kakuteko Egunean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 8a, 11:47
Kakuteko Egunean saria jaso zuten mendizale gazteak.

2017ko maiatzaren 7an, igandean, Kakuteko eguna ospatu zen, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta. Eguraldi bikainarekin, jende ugari igo zen Kakuteko gurutze ingurura. Asko bide arruntetik joan ziren eta beste batzuk, Ilarrako pago bakarretik zuzenean gora. Giro bikainean joan zen eguna.

 

Anaitasuna taldearen txabolan salda, pintxoak eta tragoak dastatzeko aukera bikaina izan zuten bertaratu zirenek.

12:00etan eukaristia edo meza ospatu zuten, Jaunari eskerrak emateko eta hildako mendizaleak gogorarazteko. Jarraian, dominen banaketa egin zuten; aurten ere neska eta mutil ugarik jaso dute domina, urtean zehar egindako mendi irteeren sari gisa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide