Urratsa egiteko ordua

18:00etan, %27,63ko parte hartzea izan du herri galdeketak

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 7a, 18:17

Bi ordu baino ez dira gelditzen hauteslekuak isteko, eta 18:00etako datu ofizialen arabera, 2.628 herritarrek eman dute botoa, hautesleen %27,63.

Bazkalondoan ez da goizean adinako mugimendurik izan, baina arratsaldean azkoitiarrek boto kutxak betetzen jarraitu dute. 15:00etatik 18:00etara ia lau puntu igo da parte hartzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide