Urratsa egiteko ordua

%23,75era iritsi da parte hartzea, 15:00etan

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 7a, 15:47

Urratseko komunikazio lantaldeak jakinarazi duenez, 15:00etan parte hartzea bost puntu baino gehiago igo da.

 

Herri galdeketan parte hartzeko eskubidea duten herritarren %23,75ek bozkatu dute gaurko egunean. Hurrengo parte hartze datuen berri 18:00etan emango dute. Liburutegiko, Elkarguneko, Ikastolako eta herriko plazako hauteslekuak 20:00etara arte egongo dira irekita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide