Urratsa egiteko ordua

Herritarren %18,5ek hartu dute parte herri galdeketan 13:00etara bitartean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 7a, 14:00

Urratseko komunikazio taldeak 13:00etan eman ditu lehen parte hartze datuen emaitzak. Boto eskubidea duten herritarren %18,5ek eman diote erantzuna gaurko herri galdeketan egin den galderari.

Rosario Lasa Urrats taldeko bozeramaileak eman ditu lehen parte hartze datuak herriko plazan. Dagoeneko 1.750 herritarrek bozkatu dutela adierazi du bozeramaileak.

Aurretik, bertsolariak, musikariak eta idazleak igo dira eszenatokira. Eneritz Artetxe, Silvia Etxaniz eta Julene Iturbek bertso batzuk eskaini dituzte. Iñigo Aranbarri, Juan Luis Zabala eta Xabier Gantzarain idazleek testu bana irakurri dute. Ruben eta Ane Lizarralde aita-alabak ere kanta batzuk eskaini dituzte, eta Anarik eta Kupela taldeak ere abesti batzuk jo dituzte herriko plazan. Herriko musikariek sortutako Erabaki kantarekin amaitu dituzte goizeko emanaldiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide