Lur gaineko 680 kiloko sokatira txapelketako lehen proba jokatu dute

Trenbidearen Zumardiako zelaietan lehiatu dira bost sokatira talde. Eguraldi onak lagunduta, jende asko bildu da eta giro polita izan da Trenbidearen Zumardiako zelaian.

Lur gaineko 680 kiloko txapelketaren lehen jardunaldian, Mutriku, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztedi taldeek neurtu dituzte indarrak. Txapelketak 12 jardunaldi izango ditu, eta gaur Azkoitian hasitakoa izan da lehen proba.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide