'Txanpaina' disko jartzaileak 'ITX46' diskoa kaleratu du

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 5a, 14:13
IƱigo Elorza 'Txanpaina' disko jartzaileak 'ITX46' diskoa kaleratu du.

Iñigo Elorza Txanpaina disko jartzaile azkoitiarrak ITX46 diskoa argitaratu berri du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Meta! crowdfunding kanpainan 46 lagunek emandako babesari esker. 3.800 euro lortu behar zituen helburua gauzatzeko, eta azkenean, 5.130 lortu ditu.

 

Diskoan hainbat estilotako musika entzun daiteke: deep house, tech house, trance progresive eta tecno, besteak beste. Guztira 12 abesti bildu ditu. Horietako 11k izenburu ingelesa dute eta batek euskalduna: Xague. Izen hori bere amaren omenez jarri dio, ama Azpeitiko Xaguenekoa delako.

Txanpainaren bigarren lana da ITX46, eta ilusio handiarekin kaleratu duela aitortu du. Dagoeneko lau tabernatan dago salgai diskoa, 10 euroan: Errexilen, Latzen, Arkupen eta Zurten.

Mutrikuko Ame estudioan grabatu du bere azken lana, besteak beste, kolaboratzaile hauekin: Nacho Division, Axular, Ritxi Bueno eta Toki.

Loturan, disko berriko kantuak entzungai. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide