Lourdes Isarten erakusketa, iruditan

Igandera bitartean, Torre Zuri erakustokian Lourdes Isart azpeitiarraren margolanak ikusteko aukera izango da.

Isarten margolan ia guztiak olio teknikaz eginak dira, batzuk egurrean eta beste batzuk oihal gainean. Naturaren eta gizakiaren begiradak izenburupean, emakumeak, neskatxak eta pasaiak ageri dira bere koadroetan.

Lanak ikusteko, ostegunetan eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita Torre Zuri erakustokia, eta zapatutan, igandetan eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide