Enrique Eguinok egindako tapizen erakusketa, Tabakaleran

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 4a, 09:39

Enrique Eguino azkoitiarrak alfonbra japoniarren erakusketa zabaldu du Donostiako Tabakaleran. Tokiotik Hokkaidora izenburuan, ekainaren 9ra arte egongo dira ikusgai diseinatzaile azkoitiarraren tapizak.

 

Joan den asteartean ireki zen erakusketa Tabakaleran, eta ekainaren 9ra arte japoniar erako alfonbren bilduma ikusgai egongo da. Karratuak eta kolore biziak dira bere lanen ezaugarri nagusiak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide