Joseba Diaz garaile Espainiako Lasterketa Bertikalen Kopako lehen proban

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 2a, 13:22
Joseba Diazek OtaƱes herrian jokatu zen lasterketa irabazi zuen (Argazkia: Pedro Aboitiz)

Joseba Diaz azkoitiarrak Castro Urdialesen (Kantabria) Espainiako Lasterketa Bertikalen Kopako lehen proba irabaztea lortu zuen joan den zapatuan. 4,5 km eta 710 metroko desnibel positiboa zuen Otañes (Kantabria) herrian jokatu zen lasterketak.

 

Guztira lau proba ditu lasterketak, eta lehen proba irabazi ondoren, sailkapen orokorrean lehen postuan kokatu da. 23 urtez azpiko sailkapenean ere lehen postuan dago Diaz. Beste hiru proba ditu aurretik Espainiako Lasterketa Bertikalaren Kopak: ekainaren 16an Las Palmasen (Kanaria Handikoa) jokatuko da bigarrena, uztailaren 22an Leonen hirugarrena, eta urriaren 7an, azkenik, Madrilen lehiatuko dira lasterkariak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide