Dantzari Txiki Eguna, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko api. 30a, 21:25

43. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur goizean Azkoitian. Ohi bezala, aurten ere herriko kaleetan ibiltzekoak ziren, baina euria dela-eta Gurea pilotalekuan ospatu behar izan dute. Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeek eta Bizkargi Musika Eskolako dantza taldeak hartu dute parte. Dantzari eta musikarien artean 250 lagun baino gehiago bildu dira ekitaldian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide