Aritz Kortabarria eta Oihana Azkorbebeitia azkarrenak, Izarraitzko XIII. Mendi Lasterketan

Maxixatzen.eus 2017ko api. 29a, 21:02

Aritz Kortabarria arrasatearrak (01:59:11) eta Oihana Azkorbebeitia (02:14:52) abadiñoarrak, irabazi dute Izarraitzko XIII. Mendi Lasterketa. Azkorbebeitiak, gainera, errekor berria ezarri du emakumezkoetan. 

 

Bigarren sailkatu da gizonezkoetan Ander Lazkano andoaindarra (01:59:56) eta emakumezkoetan, berriz, Maite Etxezarreta azpeitiarra (02:19:08). Hirugarren gizonezkoa helmugara iristen Zumarragako Juanjo Igarzabal (02:01:27) izan da, eta emakumezkoetan Ordiziako Oihana Arratibel (02:20:23). 

Lehen azkoitiarra gizonezkoetan Arkaitz Iraeta (02:07:41) izan da eta emakumezkoetan, berriz, Cristina Garate (03:02:56).

Guztira, 85 korrikalarik amaitu dute proba.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide