Passepartout 26. Maketa Lehiaketa irabaztetik gertu

Maxixatzen.eus 2017ko api. 28a, 09:38

26. Gaztea Maketa Lehiaketako finala jokatu zuen atzo Passepartout talde azkoitiarrak Bilboko Kafe Antzokian. Guztira bost talde lehiatu ziren, eta, azkenean, Empty Files talde bilbotarrak irabazi zuen. 5.000 euroko sari potoloa eskuratu zuten, eta Bilbao BBK Live jaialdian arituko dira, uztailean.

 

Bost talde lehiatu ziren atzo gaueko finalean: Huts, Eneritz Furyak, Empty Files eta Odolaren Mintzoa. 

Entzuleen boto gehien lortu ditu talde azkoitiarrak "Belatz" kantarekin. "Belatz" abestiaren akustikoa aurkeztu zioten Passepartout taldeko kideek eitb.eus-i San Martingo ermitan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide