Asteasu edo Orio izango da Azkoitiaren aurkaria Herriarteko Txapelketan

Maxixatzen.eus 2017ko api. 27a, 09:56

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa datorren asteburuan hasiko da, baina Azkoitia maiatzaren 21eko asteburuan sartuko da lehia taulan. Asteasuren eta Orioren arteko kanporaketan aurrera egiten duena izango da azkoitiarren arerioa.

 

Final zortzirenetako partidak Orion edo Asteasun hasiko dituzte azkoitiarrek. Maiatzaren 28ko asteburuan jokatuko dute herriko pilotariek Gurea pilotalekuan itzulerako neurketa. Final laurdenetara iritsiz gero Azpeitia edo Tolosa izango dute aurkari.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala uztailaren 1ean jokatuko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide