Muruetako Motxo garaile Udaberri Idi Dema sarian

Maxixatzen.eus 2017ko api. 25a, 09:09
Motxo eta bere idiak egin zituzten 53 plazetako batean. (Argazkia: Ibon Errazu)

Atzo amaitu ziren Gurea pilotalekuan kintopekoen Azkoitiko Udaberri Idi Dema sariak, eta atzo plazaratu zen azken idi pareak egin zituen plaza gehien.

 

Muruetako (Bizkaia) Motxoren idiek 53 plaza egin zituzten astelehen gauez. Ez zen emoziorik falta izan pilotalekuan, aurrez plazaratu zen idi pareak, Orioko Olidenen idiek, 52 plaza egin baitzituzten. Azken eguna izanik, jende asko bertaratu zen idi demak bertatik-bertara jarraitzeko.

Hiru egunetan hamabi idi pare lehiatu dira Gurean. Larunbat gauean lau idi pare izan ziren, eta bertan sailkapen nagusian laugarren postuan amaitu duen Gernikako Arane Jatetxeko idiek egin zituzten plaza gehien, 49 zehazki.

Larunbatean bi saio izan ziren. Arratsaldean, Azkoitiko Isidro Erretegiko idiek 38 plaza egin zituzten, eta gaueko saioan Zallako Zornotza anaienek 50 plaza egin zituzten. Plaza horiei esker, hirugarren postuan amaitu zuten bizkaitarrek dema.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide