Lursail batek su hartu du Floreaga auzoan

Maxixatzen.eus 2017ko api. 21a, 16:04
Metro asko kiskaldu ditu suteak.

Arratsaldeko lehen orduan Floreaga auzoko lursail batek su hartu du. Suhiltzaileek Maxixatzeni kontatutakoaren arabera, lursailaren jabea belar batzuk erretzen hasi da, eta suaren kontrolak ihes egin dio.

 

Txurruka eta Burruntzi baserria lotzen dituen zelai batean izan da sutea. Azpeitiko Suhiltzaileak eta beste hainbat boluntario bertaratu dira kaltetua izan den lursailera, eta dagoeneko garrak kontrolpean dituzte. Suhiltzaileek kontatutakoaren arabera, "arreta handiz" aritu beharko dute datozen orduetan, lursailean egur pila baitzegoen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide