Juan Luis Zabalak 'Ospa' ipuin liburua kaleratu du

Maxixatzen.eus 2017ko api. 21a, 09:10
Zabala "Ospa" liburuaren aurkezpenean.

Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak "Ospa" ipuin liburua kaleratu du. Susa argitaletxearekin argitaratu du 23 ipuinez osatutako liburua. Mota horretan idazten duen laugarren liburua da.

 

Zabalak azaldu duenez, ipuinak azken hamar urteetan banan-banan idatzitakoak dira: "Liburu jakin baterako pentsatu gabe idatzi nituen; guztiz autonomoak dira". 2013 inguruan otu zitzaion egindakoak biltzeko aukera, nahiz eta lana orain argitaratu duen.

Idazle azkoitiarraren arabera, ipuin horiek batasun bat dute: "Gehienetan, badago ihes egin nahi duen norbait, edo ihes egiteko gogo bat". Hortik datorkio liburuari jarri dion izena, "Ospa". Arte sorkuntza eta kazetaritza bezalako gaiak landu ditu Zabalak liburu berrian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide