Umeen danborrada Balda Plazatik irtengo da larunbatean

Maxixatzen.eus 2017ko api. 20a, 19:55

Ia dena prest dute danbor-joleek larunbatean Azkoitiko kaleetan danborrak astintzeko. Bost eta hamabi urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira. Danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik baina danbor-joleak ordu erdi lehenago, hau da, 17:00etan bilduko dira bertan.

 

Aurten abarketariek hartuko dute protagonismoa, horixe baita karrozaren gaia. Gainera bi taldek estreinatuko dituzte arropak. Talde batek Ane Larrañagak diseinatutako abarketari jantziak eramango ditu eta besteak, Umore Ona elkartearen jantziak.

Umore Ona elkarteak antolatzen du danborrada Udalaren laguntzarekin. Aurten, ordea, laguntzaileak gehitu zaizkio elkarteari, Txintxarri taldea eta Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ordezkariak, hain zuzen.

Ibilbidea

Balda plaza – Santa Klara – Trino Uria (Pakea aldetik) – Julio Urkixo etorbidea – Balda Plaza – Plaza Berri – Kale Nagusia – Herriko Plaza – Umore Ona elkartea – Kale Nagusia – Aingeru kalea – Gurea pilotalekua.

Musika

Ondorengo piezak joko dira danborradan:

Kaleetan zehar: “Gazteak”, “Baleo”, “Hau da hau” eta “Xoxote".

Balda Plazan, Udal Musika Bandarekin: “Idiarena”, “Deba” eta “Diana”.

Herriko Plazan, Udal Musika Bandarekin: “Umore Ona”, “Diana”, “Deba”, “Xoxote” eta “San Sebastian”

Umore Ona elkarte parean, Udal Musika Bandarekin: ”Umore Ona”

Olaberri taberna parean: “Xoxote”

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide