Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Udalak Azkoitiko enpresetan euskara planak garatzeagatik ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da. Eskaerak uztailaren 14ra arte aurkez daitezke Udaleko Harrera Bulegoan.

 

Diru-laguntzen helburu nagusia da enpresetan, lan-munduan alegia, euskararen presentzia areagotzea eta horretarako baliabideak eskaintzea. Enpresen ardura izango da euskara plana egitea edo aurrez egina badute laguntza ematen den urte berean garatzea, kasu honetan, 2017ko ekitaldian.

Udalak enpresa bakoitzari emango dion gehienezko diru-laguntza urteko 2.000 eurokoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzak helburu berarekin emandako laguntzaren osagarri izango da.

Diru-laguntza eskatzeko, besteak beste, ezinbestekoa da enpresaren egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea.

Informazio gehiago:

Enpresetan euskara planak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen oinarriak -Udalbatzak 2013ko apirilean onartuak- eta eskaera normalizatua

 

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide