1766ko Matxinadaren inguruko ibilaldi gidatua egingo dute bihar

Maxixatzen.eus 2017ko api. 21a, 09:10

Zapatuan egingo dute bisita gidatua 1766ko matxinada gertatu zen tokietatik. 10:00etatik 12:00etara bitartean matxinada gertatu zen ibilbide bera egingo dute.

 

Olatz Arangurenek gidatuta, 1766ko Matxinadaren inguruko ibilaldi gidatua egingo dute zapatu honetan, 10:00etan hasita. Plaza guztiak bete dituzte biharko bisita gidaturako. Matxinadak izan zuen bide bera errepikatuko dute parte hartzaileek. Azkoitiko Egurbideko olatik edo Aingeru Guarda bezala ezagutzen den etxetik abiatu, eta Azpeitian amaituko da bidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide